23/3/18

STOP BULLYING

Berdintasuna, elkartasuna eta elkarrekiko errespetua indartzeko gure eskola BULLYING GABEKO GUNEa bihurtzen ari gara. Irailetik jo ta su  dihardugu eta horren adibidea aurreko ostiralean ospatu genuen jaialdia.





 
Bide honetan guztion ahalegina beharrezkoa da eta seguru gaude lortuko dugula!



OHARRA: Mila esker Pil-Pilean euskara elkarteari, beraien bideoak eta argazkiak erabiltzen lagatzearren.

10/2/18

Aurten eguraldiak  ez digu utzi Ihauteriak urtero bezala  ospatzen. Guk apaltasunez, patioan jaialditxoa aurrera eramateko aukera izan dugu eta egindakoa zuekin partekatu nahi dugu.
Mila esker bertan egon ziren argazkilariei, montajean agertzen diren hainbat argazki bikain beraienak dira eta.
HAUR HEZKUNTZA
1. ZIKLOA
2. ZIKLOA
3. ZIKLOA


24/12/17

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ESKOLAN

Ohitura jarraituz  Mari Domingi eta Olentzero bisitan etorri zaizkigu eskolara. Goiz ederra pasatu dugu, abestiak abestuz, hamarretakoa eginez eta Olentzero et Mari Domingikin egoteko aukera izanez.




23/6/17

IKASTURTEKO AZKEN EGUNA

Hainbeste lan, hainbeste neke, hainbeste poz, hainbeste une eder pasa ondoren ikasturte bukaerara heldu gara. Azken eguna pasatzera Ezozira joateko ohitura dugu baina eguraldia kili-kolokoa zenez  jaia eskolan ospatu dugu: goiz ederra giro bikainean!!
Bukatu da ikasturtea, etorriko da hurrengoa, baina bitartean ondo pasa oporrak!!

22/6/17

21/6/17

Marras egiten

Hiruhilabete honetan Soraluzeko herrian oso ezaguna den Marras eta barraskilo proiektuarekin lan eta lan aritu gara Haur Hezkuntzako denok. Asko ikasi dugu elkarrekin taldean lan egiten. Denon artean barraskilo bat egin dugu. Ondorengo bideoan Marras nola egin dugun ikusiko duzue. Gora Plaentxi eskolako Marras!!

Haur Hezkuntzakoak Zarautzen

Danok elkarrekin joan ginen eta oso ondo pasa genuen. Hemen argazki batzuk ikusgai dituzue.